San Rokezar Nagusien Klubeko jantokiaren obrak lizitatzear

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko abenduaren 5a

Osasun Sailak eskatzen dituen baldintzak betetzeko helburua dute lanek: komunak eta sukaldea eraberritzeaz gain, kanpoko arotzeria, sabai faltsua eta instalazioak ordeztuko dira.

Gaia aspalditik mahai gainean egon bada ere, azken hilabeteotan errealitate bihurtzen hasia dugu adinekoentzako jantokiaren proiektua. Udalak urte hasieran egindako galdetegian herritarrek ostera ere azpimarratu zuten zerbitzu honen beharra, eta, une honetan, San Rokezar egoitza da espazio bideragarri bakarra.

“Udal gobernu taldeak argi du espazio hau txiki geratu dela, baina, oraingoz, ez dago beste alternatibarik mahai gainean, ezta epe laburrean gauzatzeko modukorik ere”, azaldu du Ludi Temiñok, Adineko Pertsonen Zerbitzuko zinegotziordeak.

Hala ere, espazioak Osasun Sailetik eskatzen diren baldintzak bete ditzan, komunak eta sukaldea eraberritu beharra dago, eta kanpoko arotzeria, sabai faltsua eta instalazioak ere ordeztu beharko dira. Lizitazioa zabalik dago abenduaren 18ra arte. “Obrak egiten ari diren bitartean, jantokirako aurautegia zehaztuko da, eta beste alderdiekin batera catering-zerbitzuaren inguruko hausnarketa egingo da, bono sistema bat ezartzeko aukera ere aztertzearekin
batera”, gehitu du Temiñok.

Proiektua modu jarraituan landu izan da Udalbatzako gainerako kideekin eta San Rokezar Klubarekin elkarlanean, udal-espazio batean adinekoentzako jantoki bat izatea funtsezkoa baita osasun fisikoa, mentala eta soziala zaintzeko. Zentzu horretan, Klubak hartutako lanak eta izandako ardura azpimarratu nahi izan ditu Udalak, baita eskerrak eman ere. “Gaia modu sakonean lantzeko hainbat saio izan dira, baina taldearen motibazioari eta konpromisoari esker elkarrizketa eta adostasuna erraz irten dira. Jantoki bat ez da soilik bazkaltzeko lekua; adinekoen osasuna, harreman-sareak eta eguneroko ongizatea indartzen dituen espazio garrantzitsua ere bada”, nabarmendu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide