Ostiral hau egun berezi-berezia izango da Laudion. 18:00etatik aurrera, Endika Salcedo Cantero laudioarrak hiru astez herriko kaleak eta auzoak apainduko dituzten gabonetako argiak piztuko ditu; eta, aldi berean, Gabonetako etxolek bere ateak irekiko dituzte.
Hortaz, abenduaren 24ko eta 31ko baserritarren eta artisauen azokaz gain, laudioarrek Gabonetako etxolak ere izango dituzte Herriko Plazan, ostiral honetatik hasita, hilak 19, urteko azken egunera arte, goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Herria animatzeko asmoz, argiak piztu ostean, Ugarteko plazan harrera egingo zaio ikazkinari, gaztaina eta txokolate dastaketa egongo da, eta musika bermatuta egongo da Gabonetako kontzertuarekin eta Betijai fanfarrearekin.