Urtarrilean Udalak Gurasoen Txokoa programa berriz jarriko du martxan, gurasoei seme-alaben hezkuntzan sortzen diren eguneroko erronkei aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak eskaintzeko helburuarekin. Doako saio hauetan, psikologia, pedagogia eta psikopedagogiako profesionalek hartuko dute parte, eta saio bakoitzean seme-alaben adin-tarte desberdinetan ohikoak diren gaiak landuko dira, arazoak prebenitzeko zein egoera zailei aurre egiteko tresnak eskainiz.
“Saio guzti hauek funtsezko garrantzia dute gurasoek seme-alaben hazkuntza eta hezkuntzan sortzen diren erronkei modu kontziente eta lasaian aurre egin ahal izateko. Esperientziak partekatzeko, zalantzak argitzeko eta egunerokoan aplikagarriak diren tresnak eskuratzeko gune segurua eskaintzen baitute. Horregatik, guraso guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, elkarrekin ikasiz eta elkarri lagunduz, hezkuntza-bidean indartsuagoak izan gaitezen”, adierazi du Carmen Altuna zinegotziak.
Saioak honako egunetan egingo dira: urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, apirilaren 29an eta maiatzaren 27an, guztiak 17:30ean, Kultura Etxeko Arraño gelan. Programan parte hartu nahi duten gurasoek izena eman beharko dute hurrengo estekan.
Saioek hurrengo gaiak landuko dituzte:
• URTARRILAK 28. Anai-arreben arteko gatazkak nerabezaroan. Nola ulertu anai-arreben arteko lehia, nola ikasi esku hartzen gatazka piztu gabe eta lankidetza-kultura sustatu.
• OTSAILAK 25. "Gurasoak zutik: Autozaintza Errealista". Nola eutsi emozionalki erruan, akiduran edo gehiegizko exijentzian erori gabe.
• MARTXOAK 25. Oihurik egin gabe (eta 18 aldiz errepikatu gabe) heztea. Oihuen alternatiba praktikoak: lankidetza errazten duen komunikazio errespetuzkoa, irmoa eta argia.
• APIRILAK 29. "Nerabeek isiltzen dutena: dolua eta galerak". Doluari laguntzeko modu osasungarriak, nerabearen prozesu emozionala minimizatu, dramatizatu eta inbaditu gabe.
• MAIATZAK 27. "Sexuaz hitz egin... saiakeran hil gabe”. Nola heldu sexualitateari, identitateari, baimenari eta harremanei konfiantzatik, gurekin hitz egin dezaten Internetekin baino lehen.