Urtarrilean zehar lanbide-ibilbideak aukeratzeko orientazio saioa eskainiko zaie Laudioko gazteei

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko urtarrilaren 14a

Leioako Kanpusa. / Wikipedia

Ekimenean parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 12tik 23ra eman beharko dute izena.

Urtarril honetan, Laudioko gazteek aukera izango dute beren etorkizun akademiko eta profesionalari buruz hausnartu eta honi buruzko orientazio praktikoa jasotzeko. Hitzordua urtarrilaren 29an, osteguna, 18:00etan Kultur Etxeko Arraño Aretoan izango da. Saioa, 14 urtetik gorako gazteentzat pentsatuta dago, “Zer ikasi nahi dudan, zer egin nahi dudan, zer jakin behar dudan” izenburupean.

Saioa Gazteriaren Institutuko teknikari batek eskainiko du, eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak aukeratzeko orientazio praktikoa emateaz gain, etorkizuneko erabaki akademikoei aurre egiteko informazio erabilgarria ere eskainiko die ikasleei.

Ekimena bereziki DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta pertsona heldu batekin bertaratzeko aukera ere badagoen. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 12tik 23ra izena eman beharko dute.

Lankidetza-hitzarmena La Milagrosarekin

Bestalde, Laudioko Udalak eta La Milagrosako gurasoen elkarteak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, “Baso Sorgindua” proiektuari jarraipena emateko.

Lankidetza-hitzarmen honi esker, familiek “Baso Sorgindua” proiektuaren barruan antolatutako ibilbideetan parte hartu ahal izango dute. Ekimen honek naturaz gozatzeko eta jarduera fisikoa egiteko aukera eskaintzen du, bizimodu aktiboa sustatuz eta sedentarismoari aurre eginez. Horrez gain, ibilbideek euskararen erabilera bultzatzen dute, ingurune naturaleko flora ezagutzeko aukera ematen dute eta, aldi berean, euskal mitologiara hurbiltzeko baliabide didaktiko eta atsegina eskaintzen dute, familian ikastea eta elkarrekin denbora partekatzea erraztuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide