Aiaraldeko Kuadrillak beste urte batez errefuxiatuekiko elkartasunarekin bat egin du, Zaporeak Elkarteak antolatutako arroz bilketa solidarioaren bidez. Kanpaina otsailaren 4tik (asteartea) 7ra (larunbata) bitarte egingo da.
Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek arroz bilketarako kutxak honako leku hauetan aurkituko dituzte: ikastetxeetan (Areta, Latiorro, Lamuza eta Institutua), Udaletxeko sarreran, Lezeaga Aretoan, Kiroldegian eta Kultura Etxean. Horrez gain, Zaporeak elkarteko bolondresak Lamuza plazan egongo dira ere otsailaren 7an, 11:00etatik 14:00etara. Oraingo honetan, arroza luzea biltzea eskatzen da.