Otsailaren 1etik ekainaren 27ra bitartean, herritarrek eta bisitariek Laudioko ondarearen magian murgiltzeko aukera izango dute martxan jarriko diren bisita gidatuekin. Ibilbide bakoitzak 5 euroko kostua izango du 12 urtetik gora, baina estreinaldi egunean laudioarrentzat doako bisita bat eskainiko da, gazteleraz.
Hala ere, bisitan parte hartu nahi dutenek, erreserba online egin beharko dute. Izan ere, bisitetan 25 pertsona parte hartu ahal izango dute, gehienez, eta erreserbak eta ordainketak online egin beharko dira.
Bisitak 12:00etan irtengo dira Topa!Gunetik bertatik (Zumalakarregi, 34), horrenbestez, 10-15 minutu lehenago etortzea eskatzen da, hasieraren puntualtasuna bermatzeko eta ezustekorik ez izateko.
Bisita gidatuak otsailaren 1ean (doakoa), otsailaren 14an, martxoaren 14an, apirilaren 11n, maiatzaren 9an, ekainaren 6an eta ekainaren 27an izango dira. Edozein kontsulta izanez gero, 944034930 telefono zenbakira deitzeko edo topa@laudio.eus helbidera idazteko aukera dago.
