Udalak Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Araudia eguneratu du bizilagunen parte-hartzea bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko urtarrilaren 29a

Hemendik aurrera Toki Kontseiluaren osaera handituko da, Kontseilu Sektorialen barruan Nagusien Kontseilua jasoko da, eta erdigunea bi zatitan banatuko da, erdiguneko iparraldea eta erdiguneko hegoaldea.

Herritarren parte-hartzeak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, eta eztabaidarako nahiz parte hartzeko organo eta foroei koherentzia handiagoa emateko, Laudio Udalak Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Araudian aplikatuko diren aldaketen hasierako onespena onartu zuen joan den asteleheneko osoko bilkuran, Korporazioaren gehiengoaren aldezpenarekin. Horrela, eta gobernu taldearen, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoei esker, hemendik aurrera Toki Kontseiluaren osaera handituko da, Kontseilu Sektorialen barruan Nagusien Kontseilua sortzea aurreikusiko da, eta, auzo batzarrei begira, erdialdea bi zatitan banatuko da, erdiguneko iparraldea eta erdiguneko hegoaldea.

Edonola ere, alegazioak aurkeztu nahi dituztenek 30 egun balioduneko epea izango dute, ALHAOn argitaratuko den egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

Toki Kontseiluari dagokionez, aurrerantzean, gehienez ere, 16 ordezkarik osatuko dute, herritarren erakunde, elkarte edota talde egonkorren ordezkari legez. Osaera hori udal agintaldi bakoitzaren hasieran berrituko bada ere, 2027-2031legegintzaldia indarrean jarri arte, Udalak epe berri bat eskainiko die herritar erakundeei, elkarteei eta talde egonkorrei -enpresak eta sindikatuak-, eskaerak aurkezteko. Nolanahi ere, honako baldintza hauek bete beharko dira: eskabidea idatziz aurkeztea, dagokion kolektiboko ordezkarien gehieneko kopurua bete ez dela ziurtatzea, eta eskabide kopurua ez izatea bete beharreko plaza kopurua baino handiagoa.

Bestalde, aurtengo auzo-batzarren ziklo berrian, Udalak erdiguneko batzarra bitan banatuko du –erdiguneko iparraldea eta erdiguneko hegoaldea–, eremu horretako bizilagunen iritziak eta iradokizunak behar bezala jaso eta erantzun ahal izateko.

“Araudia 2022ko urtarrilean sartu zen indarrean, baina ordutik hona, hobetu beharreko zenbait gai ikusi dira, talde batzuen parte-hartzea behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Aurreko agintaldian bezala, gobernu taldetik akordioetara heltzeko aldez aurretiko jarrera ona izan dugu beti. Izan ere, aldaketa guzti hauek zenbait batzorde informatiboetan landu dira, adostasun zabalena lortzeko asmoan”, adierazi du Nagore Gomara zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide