Laudio aratusteetan bete-betean murgiltzeko prestatzen hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko otsailaren 6a

Aurtengo egitaraua haurrentzako tailerrekin eta herri bazkari klasikoarekin hasiko da, eta arratsaldean Lezeagako Sorginak gidatuko duen desfilearekin jarraituko du.

Mozorro lehiaketa klasikorako jantziak prestatzen hasi dira jada Laudion. Ez alferrik, otsailaren 14an urteko festarik dibertigarriena udalerriko kaleak hartuko ditu beste behin ere, bizilagunak aratusteetan bete-betean murgilduz. Aurtengo egitaraua Kirikino Atseden Taldeak Aldai plazan diseinatutako haurrentzako tailerrekin hasiko da, goizeko 11:00etan. Kuadrillek ere bere ekintzak izango dituzte 13:00etik aurrera, Suziri-Jai Laudioko Jaiak Koordinakundeak Alberto Acero plazatik antolatutako trikipoteoarekin. Ostean, Aldai plazan ohiko herri bazkaria izango da, eta ondoren, jai-giro ederra mantentzeko, bingo musikatua izango da DJ Bitterkasen eskutik.

Ekintzak arratsaldez jarraituko dute herriko kaleak barre, kolore eta umorez tindatuko dituen aratusteen desfilearekin. Parte hartu nahi dutenek Leziagabiderako bidegurutzean egon beharko dute 18:00etan, irteera-ordena ezartzeko. Ordu erdi geroago, desfilatzeko unea iritsiko da, eta, oraingoan, ziur aski lanbide asko eta desberdinak ikusiko direla bertan, aurten aukeratutako gaia baita. Laudioko herriarekin urtero egiten duen hitzorduan, jakina, Lezeagako Sorgina izango da, Lamuzatik Herriko Plazaraino desfilea gidatuko duena Rockalean animazio taldea lagun izanda. Musika ere izango da protagonista larunbatean DJ Blessive eta Orekka erromeriarekin Aldai plazan, 21:30etan eta 23:15ean, hurrenez hurren.

Aratusteetako asteartean, otsailaren 17an, jarduerak batez ere Laudioko haurrei zuzenduta egongo dira, haurrentzako puzgarriak eta ikuskizunak egongo baitira haientzat 16:00etatik 19:00etara. Jaia amaierara iritsiko da une horretatik aurrera, Lezeagako Sorginak bere magia egiten duenean gaiztakeria guztia kanpora botatzeko eta Laudio agurtzeko hurrengo urtera arte.

Mozorro lehiaketa

Larunbatean egingo den mozorro lehiaketan izena eman nahi dutenek modu telematikoan egin ahal izango dute otsailaren 2tik, 00:01etik, otsailaren 9ra, 24:00etara, kultura@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Mozorroaren izenburua, parte-hartzaile kopurua (adingabeak barne), karroza erabiltzen den eta kontaktu bat adierazi beharko dira. Aurrez aurre egin nahi dutenek Kultur Etxera joan beharko dute hilaren 10tik 13ra bitartean, 17:00etatik 20:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide