Laudioko haur eta nerabeen ongizatea eta garapena bermatzeko helburuarekin, joan den otsailaren 4an eman zitzaion hasiera udalerrian Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatutako UdalHez proiektuari, zeinekin hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile, elkarte eta udal langileen arteko lankidetza sustatzea bilatzen den. “Udal Hezkuntza Kontseilua sortzeko oinarriak ezarriko dituen talde eragilea eratzeko helburuarekin sortu da proiektua”, adierazi du Nagore Gomara zinegotziak.
Lehen saio honetara ikastetxeak, familiak, udal langileak eta herriko elkarteak bertaratu ziren, elkar ezagutzeko eta proiektuaren nondik norakoak aztertzeko.
“Egindako lehen harremanak oso positiboak izan ziren, eta argi geratu zen elkarlanerako gogoa eta konpromisoa dagoela. Aurrera goaz, Laudio indartsua, parte-hartzailea eta haurren eta nerabeen garapena lehenesten duen hezkuntza komunitate baten bidean”, gehitu du Gomarak.
Hurrengo saioan, herriaren diagnosia aztertuko da eta lan-ildo nagusiak definitzeko oinarriak ezarriko dira.