Euskara sari ziurra kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko martxoaren 1a

Martxoaren 1etik 22ra bitartean, biak barne, Euskara, sari ziurra kanpainarako txartelak jaso ahal izango dituzu, eta horiekin 2.456 zuzeneko sari irabazi edota 300 euroko sari berezi bat, zozketa baten bitartez. Egitasmoaren 12. edizioa da oraingo hau.

Iazko berrikuntza mantenduko da aurten ere, hau da, 300 euroko saria egitasmoan dauden establezimenduetan kontsumitzeko.

Zozketa, beti bezala, Dolumin Barikuan egingo da, aurten martxoaren 27an eta goizeko 09:30ean egingo da Alkatetzan (saio irekia izango da).
 
Guztira 43 establezimenduk hartuko dute parte eta horietan guztietan euskarazko zerbitzua bermatuta egongo da.

Eta nola hartu parte?

Parte hartzen duten 43 establezimenduetako edozeinetara joan behar duzu (beherago dituzu), eta gutxieneko elkarrizketa bat izan behar duzu euskaraz: agurtze xume bat ere izan daiteke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera. Trukean, txartel bat emango dizute. Txanpon batez marruskatu eta zure saria zein den jakingo duzu. Sariak jasotzeko edo gozatzeko azken eguna apirilaren 20a da.

Beste kasu batzuetan, zuzeneko saririk agertzen ez zaizunean, zure telefonoa txartelean apuntatu eta establezimenduan utzi beharko duzu. Horiekin 300 euroko bonuaren zozketa egingo da. 

2.456 opari zuzen horietako gehienak parte hartzen duen beste lokal batean jaso behar duzunez, suposatzen da han ere euskara erabiliko duzula eta, horrela, interakzio-sare onuragarri bat sortuko dugula hizkuntzari eta negozioei dagokienez. Izan ere, euskararekin alde guztiek irabazten dute. Hortaz kanpainaren leloa: "Euskara, sari ziurra". 

Beherago duzu, mezu honen amaieran, parte hartuko duten 43 establezimenduen zerrenda.

AIARABIKE bizikleta-denda

AIARALDEA kooperatiba

ALDAMA arrandegia

ARIN paper-denda

ARZA harategia

BIT@BYTE informatika-denda

CARLOS arrandegia

DISDIRA argazki-denda

EGOKI fisioterapia

EL LÍO taberna

ÉRASE UN PASTEL gozotegia

EZTIA estetika eta edertasun zentroa

FUENTES konponketa tailerra

GARAYO burdindegia

GOAR burdindegia

GORKA taberna

GOROBEL kirol gunea

GOZO TOKI taberna

HI MUGI fisioterapia

HUTS taberna

INDRISKA taberna

IRRINTZI jantzi-denda

JANA ile-apaindegia

JUAN tapizeria

KARAM zapata-denda

KIZKUR ile-apaindegia

KOMUNIK diseinu-agentzia

KOT jantziak

LUR belar-denda

LUYANDO optikoak

MIGOLA oinetako-denda

MULTIÓPTICAS optika

NARE ile-apaindegia

OLYMPUS kirol-denda

REGUERA pinturak

RITI ile-apaindegia

ROIZ oinetako-denda

SURYA ongizate zentroa

TOÑI arrandegia

TRECE jantzi-denda

TXIKITAS mertzeria

TXIMELETA jantzi-denda

UNAN jantzi-denda

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide