Laudioko Udaleko Gizarte Kohesioko Arloak Laudion erroldatuta dauden 65 urtetik gorakoentzat martxa nordikoa jarri du abian. Horrela, adinekoek kirol jardueraz gozatzeko aukeraz gain, espazioa partekatzeko eta beste jende batekin harremanak izateko aukera izango dute ere. Jarduera doakoa izango da eta 5 saioko bi bloketan egingo da, ostiraletan, 16:00etatik 17:30era, eta Izaskun Bengoak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna eta 2024 eta 2025eko Espainiako Martxa Nordikoko txapelduna, dinamizatuko du.
Lehenengo blokea apirilaren 10, 17 eta 24an, eta maiatzaren 8an eta 15ean izango da. Bigarren blokea aldiz, maiatzaren 22an eta 29an, eta ekainaren 5ean, 12an eta 29an izango da. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 2tik 13ra bitartean eman beharko dute izena, helbide elektroniko honen bidez (gizartearloa@laudio.eus) bere datuak ipiniz eta zein blokea nahi duen adieraziz. Edonola ere, izena eman ahalko da bigarren solairura joanez, Gizarte Zerbitzuetara, edo 944034840 telefonora deituz.
Guztira 20 leku eskainiko dira; beraz, izen-emate kopurua handiagoa bada, zozketa egingo da martxoaren 18an, 12:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.