Azken osoko bilkuran oposizioko alderdiek egindako eskaerari erantzunez, gaur goizeko lehen orduan, 2025eko udalekuak kontratatzeko prozesuaren inguruan sortutako zalantzak argitzeko, Laudioko Udaleko Etika eta Gobernu Onaren Batzordea bildu da.
“Kudeaketa publiko gardenaren aldeko konpromisoa dugu, eta horregatik ez dugu inolako arazorik udal kudeaketaren inguruan sortutako zalantzen aurrean kontu emateko eta behar diren azalpen guztiak emateko”, azpimarratu du Ainize Gastaka alkateak.
Batzordean zehar, udalekuak kontratatzeko prozesuaren inguruko informazioa azaldu da, eta bertan parte hartu duten kideek aukera izan dute udalak izandako kudeaketari buruzko argibideak jasotzeko eta beharrezko galderak egiteko.
Gobernu Taldearen ustez, gardentasuna eta informazioa partekatzea funtsezkoak dira herritarren konfiantza indartzeko. Horregatik, prozesu honen inguruko azalpenak ematen jarraitzeko prest agertu da, beharrezkoa den neurrian.
Laudioko Udalak lanean jarraituko du udal zerbitzuen kudeaketa arduratsu, garden eta herritarren interes orokorraren aldekoa bermatzeko.