Goikoplaza eremuan aurreikusten ziren alokairuko babes publikoko etxebizitzak laster errealitate bat izango dira, gaur Ainize Gastaka alkateak proiektua gauzatzeko lurzoru lagapena sinatu baitu.
Prozesua 2024ko ekainean abiatu zen eremu horretan alokairu-erregimenean babes ofizialeko 85 etxebizitza eraikitzeko. Proposamena 2025eko martxoaren 12an argitaratu zen ALHAOn, baina ez ziren alegaziorik jaso. Gauzak horrela, gaur alkateak lurzoruaren lagapenaren formalizazioa sinatu du, alokairu sozialeko etxebizitza bat eskatzen zuten 352 auzokide baino gehiagori erantzuteko asmoarekin.
"Bi eremu hauek alokairu-erregimeneko etxebizitza bihurtzea udalerri honetako biztanleen onerako izango da; eta herriko gazteen emantzipazioa sustatuko duela uste dugu", adierazi du alkateak.