Laudio Bidelagun ekimenak hilaren amaieran itzuliko da berriro, 24an hain zuzen ere, laudioarren artean jarduera fisikoa sustatzeko hainbat ibilbiderekin. Izan ere, eta iaz lortutako arrakastaren ondoren, 2026 honetan Laudio Bidelagun berriro abiatuko da Herriko Plazatik Laudioko hainbat tokitara, 10:00etatik aurrera.
Ibilbideak egunean bertan zehaztuko dira bertaratutakoekin, guztiz doakoak izango dira, ordubete iraungo dute, eta ez dute izena eman beharko.
Hurrengo ibilaldiak apirilaren 20an, maiatzaren 21ean eta ekainaren 11an eta 28an izango dira. Laudio Bidelagun Eusko Jaurlaritzaren "Mugiment pertsona aktiboak" ekimenaren bidez sustatutako jardueren parte da.
Orain arte, 124 erakundek baino gehiagok parte hartu izan dute, udalerrietan garatu beharreko lankidetzaekimenen bidez jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko.