Laudioko bizilagunen bizitza hobetzen jarraitzeko asmoan, eta izandako auzo batzarretan aurkeztutako proposamen eta iradokizunei erantzun bat emate aldera, Udal Gobernu Taldeak azken hilabete honetan hainbat obra txiki gauzatu ditu herriko gune ezberdinetan.
Horiek horrela, martxoan zehar Landaluze auzoko Kukullu kaleko sarrera berritu da, Aldai plazako hesia beste batez ordeztu da zaratak saihesteko balio duen beste material batekin, eta Latiorro auzoan errepideko 4 seinale birmargotu dira eta beste 3 berri margotu dira ere. Horrez gain, Ermualdeko elizara sartzeko sarbidea hobetu da, eta Herriko Plazan iturri bat jarri da, Azoka Plazaren ondoan.
“Jarduketa horiek auzoen benetako beharretatik datoz; eta Laudioko herritar guztien bizi kalitatea, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzen lagunduko duten esku hartze berriak lantzen jarraituko dugu”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak.