Laudiok zaintzaren krisia eta herri zaintzaileak eraikitzeko bideak aztertzeko mahai-ingurua hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko apirilaren 3a

Mahai-inguruan Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrietak eta Hernaniko alkate Xabier Lertxundik parte hartu zuten, azken urteotan beren udalerrietan zaintza komunitarioaren alde egindako urratsak azalduz.

Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen jarraitzeko asmoan, Laudiok gaur egun indarrean dagoen zaintza ereduan jarri nahi izan du arreta, askotan emakumeen doako lanean, zaintzaileen prekaritatean eta emakume migratuen arrazializazioan oinarritzen delako. Izan ere, Euskal Herria errealitate demografiko baten atarian dago, eta aurreikuspenen arabera, 2036rako 65 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren %25-30 izango dira. Hori guztia dela eta, eta zaintzaren inguruko eredu berriak eta tokikotik bultzatzen ari diren esperientziak ezagutarazteko helburuarekin, atzo Lezeaga Aretoak mahai-inguru bat hartu zuen non parte hartu zuten Usurbil eta Hernaniko alkateak.

Solasaldia Emagin elkarteko kide batek moderatu zuen, zaintza eskubide unibertsal gisa ulertzeko beharra eta bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jartzearen aldaketaren garrantzia azpimarratuz. Mahai-inguruan Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrietak eta Hernaniko alkate Xabier Lertxundik parte hartu zuten, azken urteotan beren udalerrietan zaintza komunitarioaren alde egindako urratsak azalduz. Halaber, Ainize Gastaka Laudioko alkateak ere hitza hartu zuen, udalerritik bertatik zaintzaren inguruan ematen ari diren pausoak eta etorkizunerako erronkak partekatzeko.

“Horrelako mahai-inguruak egitea funtsezkoa da zaintzaren inguruko ikuspegia partekatzeko eta tokiko komunitateek izan dezaketen rola indartzeko. Udalerri batek erreferente izan nahi badu, zaintza eskubide unibertsal gisa aitortu behar da, eta administrazioak interes komunitarioa lehenesteko konpromiso irmoa hartu behar du, lurraldearekiko lotura indartuz eta pertsonen arteko zapalkuntza egiturak ezabatuz” azaldu du Nagore Gomara zinegotziak.

Parte-hartzaileek herri zaintzaile bat eraikitzeak zer esan nahi duen azaldu zuten: nondik hasi, zein politika publiko eta komunitate sare behar diren, eta nola bihur daitezkeen udalerriak zaintzaren antolaketa eraldatzeko laborategi. “Jarduerak zaintza erdigunean jarriko duen eredu sozial, ekonomiko eta ekologiko berri baten inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzea zuen helburu, herri zaintzaileak eraikitzeko beharrezkoak diren aliantzak eta konpromisoak indartuz”, gehitu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide