Abian dira mugikortasun urriko pertsonek taxia garraiobide alternatibo gisa erabil dezaten Arabako Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzak. Dirulaguntza gutxienez % 33ko desgaitasuna edo mendekotasuna aitortuta duten pertsonentzat, eta berariazko baremoaren arabera, gutxienez 7 puntuko edo % 25eko mugikortasun-muga dutela egiaztatuta dutenentzat zuzenduta dago.
“Laguntza hauekin pertsonen bizi kalitatea eta gizarteratzea hobetzea bilatzen da, bai eta mugikortasun urria eta bizitza sozial autonomoa garatzeko gaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala erraztea ere”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak. Eskaerak egiteko epea urriaren 30era arte egongo da zabalik.
Interesatuek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute edo 944034840 telefonora deitu.