Ura ezinbesteko baliabidea eta udalerriaren garapenerako elementu estrategikoa dela jakinda, Laudioko Udalak uraren zikloaren kudeaketa integral eta iraunkorraren aldeko apustua egin du, Larrazabalgo saneamendu-lanen bigarren faseari ekinez. Orain arte, landa-eremu horrek ez zuen saneamendu-sare orokorrarekin loturarik.
Obrak hauek egiteko Udalak 298.884,98 euroko (BEZik gabe) inbertsioa egin du, eta 99.000,00 euroko laguntza jaso du, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2024ko uztailaren 24ko Ebazpenaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren esparruan.