Reincidentes, Xiberoots eta Nil Moliner 2026ko San Rokeetan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko apirilaren 10a

Reincidentes taldea izango da jaietan joko duen taldeetako bat.

Aurtengo bozketa herrikoian 983 laudioarrek parte hartu dute.

Aurtengo herri bozketan 983 laudioarrek parte hartu dute, 2026ko San Roke jaietako kontzertu nagusiak aukeratzeko. Bigarren urtez jarraian, herritarrek zuzenean erabaki dute abuztuaren 16, 27 eta 28an oholtza gainera igoko diren musika taldeak.Udalak aurten hainbat arazo informatiko izan baditu ere, parte-hartzea handia izan da berriro ere, eta horrek agerian uzten du laudioarrek jaietan duten interesa.

Bozketaren ondorioz, honako hauek izango dira kontzertu nagusiak:

  • Abuztuaren 16an (igandea), Reincidentes punk rock taldea arituko da.
  • Abuztuaren 27an (Kuadrilen eguna), Xiberoots talde euskalduna igoko da Zumalakarregiko oholtzara.
  • Abuztuaren 28an (Baserritar eguna), Nil Moliner izango da protagonista.

Hala ere, Kuadrilen eguneko musika taldearekin arazoak egon dira eta horregatik udalak beranduago igarri behar izan ditu kontzertuak. Parte-hartze prozesuan Süne irabazten zijoala, eskualdeko beste herri batean jotzeko kontratua sinatuta zuela jakinarazi ziguten. Horrelako gertakariak ez dira ohikoak, artistek parte-hartze prozesu bati baietz esatean, data gorde ohi dutelako emaitza atera arte. Haien barne arazo baten emaitza izan zen gaizkiulertu hau eta gaurko emaitzak eskualdeko herritarrei talde ezberdinak ikusteko aukera emango die. Egoera hori ikusita, udalak jaietako lan taldea deitu zuen erabaki bateratua hartzeko. Azkenean, denon artean bozketan bigarren geratu zen musika talde aukerarekin aurrera egitea adostu zen.

Aurten ere, musika estilo ezberdinak ekartzearen aldeko apustua egin da, eta euskaraz arituko den talde bat behintzat bermatu. Genero guztiek oholtza gainean presentzia izatea gustatuko litzaigukeen arren, aurten ez da hori lortzerik izan. Hori dela eta, balio hori herriko beste espazio eta jardueretan sustatzeko konpromisoa hartuko du udalak.

Halaber, zinegotziak musika eskaintzaren aniztasuna azpimarratu du: “adin eta gustu guztietako jendeari zuzendutako egitaraua osatzeko ahalegina egin dugu, betiere jai batzordeak ezarritako irizpideak eta herritarren bozkak errespetatuta”. Gauzak horrela, jaien lehen iganderako, abuztuaren 16rako, Reincidentes punk rock taldea izango da oholtza gainean. Kuadrilen egunean, hilak 27, Xiberoots talde euskalduna igoko da Zumalakarregiko eszenatokira, eta hurrengo egunean, Baserritar Egunean, Nil Moliner izango da protagonista.

Azkenik, herritarren parte-hartzea eta iritzia oinarri hartuta osatu da aurtengo musika kartela, eta bozketak jaiak herritarrenak direla erakutsi du berriro ere. Antolatzaileek proposatutako musika eskaintzak publiko mota guztia erakartzea espero dute. Orain, udalak lanean jarraituko du gainerako ekitaldi eta jarduerak lotzen, Laudioko jaietan giro bikaina bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide