Laudioko Udalak eta Elhuyar-ek sustatutako Bizilabe programaren baitan, martxoaren 25ean, Parekoen Topaketa ekimena egin zen Laudioko Kasinoan. Ekimen honen bidez, zientzia eta teknologiaren arloko 4 emakume profesional eta Bizilaben parte hartzen duten 10 eta 14 urte bitarteko 15 gazte aurrez aurre jarri ziren, elkarrizketa eta esperientzia-trukea sustatzeko helburuarekin.
Saioan, zientzia eta teknologiaren esparru profesionaleko emakumeek beren ibilbidea, eguneroko lana eta lanbidean aurkitzen dituzten erronkak partekatu zituzten gazteekin. Ondoren, gazteek Bizilabe programan garatzen ari diren STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) proiektuak aurkeztu zizkieten profesionalei.
Ekimenean parte hartu zuten STEM emakumeak:
- Izaskun Guerrero Martinez (Arkitektoa)
- Josebe Fernandez Landa (Erizaina )
- Iraia Fernandez Akarregi (Telekomunikazioko Lanbide-heziketako goi zikloa)
- Sara Alicante Martínez (Biologian lizentziatua eta ikertzailea)
