Maiatzaren 17an Laudiok bularreko minbizi metastasikoaren aurkako ibilbide solidarioan murgiltzeko aukera izango du berriro

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko apirilaren 12a

Iazko edizioko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Izen emateak zabalik daude jada Ugarte tabernan, Ugarteko kioskoan, El Pozo tabernan, Zuentzat dendan, Gorka tabernan eta Kultura Etxean.

Maiatzaren 17an Laudiok bularreko minbizi metastasikoaren aurkako ibilbide solidarioan murgiltzeko aukera izango du berriro, 11:30etatik aurrera. Ibilbidea Aldai plazan hasiko da eta udalerri osoa zeharkatuko du Ugarte plazara iritsi arte. Izen emateak zabalik daude jada Ugarte tabernan, Ugarteko kioskoan, El Pozo tabernan, Zuentzat dendan, Gorka tabernan eta Kultura Etxean.

Izen-ematearen prezioa 8 eurokoa izango da eta bildutakoa Maite ta bizi elkarteari emango zaio, gaixotasun honen ikerketarako. Inskripzioak maiatzaren 11ra arte mantenduko dira zabalik. 

Aurten gainera kamisetaren diseinua Laudio Istitutuko arte ikasleek proposatutako lan bat izango da. Irudiaren erabakia hartzeko, Ugarteko Gazteak elkarteak bozketa irekia abiatu zuen Facebook-en, “like” gehien jasotzen zuen irudia kamisetetan txertatzeko helburuarekin. Datozen egunetan elkarteak diseinu definitiboa publiko egingo du.

Kamisetak jaso ahal izango dira maiatzaren 11tik 15era Udaletxeko sarreran, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30tatik 19:30etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide