Pertsona helduek teknologia berrietan murgiltzeko helburuari jarraituz, eta aplikazioei buruzko informazio gehiago emate aldera, SECOT-en enpresak,
Udalarekin elkarlanean, udalerrian erroldatuta dauden 55 urtetik gorakoentzat, mugikorrari etekin gehiago ateratzeko hiru tailer antolatu ditu:
1. Tailerra “Atera zure mugikorrari etekina – basikoa (google maps, aplikazioak deskarkatu, Whatsapp)” (15 plaza): asteazkena, maiatzak 6, 17:00etatik 18:30era.
2. Tailerra “Atera zure mugikorrari etekina – Osakidetza Osasun Karpeta eta 112 SOS Deiak” (15 plaza): asteazkena, maiatzak 20, 17:00etatik 18:30era.
3. Tailerra “Atera zure mugikorrari etekina – Banka mugikorra eta Bizuma” (15 plaza): osteguna, maiatzak 21, 17:00etatik 18:30era.
Tailer guztiak Kultura etxeko Arraño gelan egingo dira. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 20tik maiatzaren 4arte bitartean eman beharko dute izena, Udaleko HAZ-n edo Gizarte Zerbitzuetan.