Leazaga Aretoak, Laudioko ahalduntze eskolak, dinamizatzailea izango du berriro arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera. Herriko emakumeei zuzendutako zerbitzuak udalerrian dagoen behar bati erantzutea du helburu, bai eta parte-hartzea, berdintasuna, eta emakumeen ahalduntzea sustatzea ere.
Dinamizatzaileak Askotariko Emakumeen Kontseiluan ere parte hartuko du, berdintasun-politikekiko konpromisoa indartuz. Udaleko Gobernantza Feministako
Zerbitzuak abiatutako jarduera guztietan ere egongo da, eta Laudioko emakumeen elkarte eta kolektiboen eskura ere.