Apiril honetan Udalak hainbat obra txiki gauzatu ditu herritarren eskakizunak betetze aldera. Gauzak horrela, hil honetan Lezeaga Aretoko margoketa lanak gauzatu dira kanpoaldean, haurreskolan karpa bat instalatu da, udaberrian eta uda hasieran gerizpea edukitzeko helburuarekin, eta errekatik zehar garbiketa lanak egin dira.
Horrez gain, Lamuzako pasealekuan zegoen zuloa konpontzeko lanak hasi dira, eta azken aste hauetan ere hondakin arriskutsuen (pilak, bonbillak, CDak,...) jaso-gune bi berri sortu dira Baias-Landaluze-Zumalakarregi bidegurutzean eta tren geltoki alboan; eta beste bi erabat ordeztu dira Aretan (elizako plazatxoan) eta Lamuza plazan. Udalerrian kokatuta dauden beste guztiak gainbegiratu eta konponduko dira.
“Datozen hilabetetan ere, jarduketak egiten jarraituko dugu udalerriko espazio ezberdinetan, auzoen benetako beharrei erantzuteko”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak.