Antzokia pauso finkoz aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko apirilaren 30a

Maiatzaren 4an Udalak herriko eragileekin lan-saio garrantzitsu bat egingo du Antzokiaren edukia eta mamia lurreratzeko.

Laudioko kultur panoramak aldaketa sakona biziko du datozen hilabeteetan. Urteetako lanaren eta itxaronaldiaren ostean, herriko azpiegitura nagusietako bat,
Antzoki berria, azken txanpan dago, herritarrei eta eragileei espazio bizi eta erabilgarriak eskaintzeko atarian.

“Datozen hilabeteak garrantzitsuak izango dira Laudioko kulturaren etorkizunerako. Antzokia martxan jartzeak herriko bizitza sozial eta kulturalean eragin zuzena izango du, eta bide horretan herritarren eta eragileen parte-hartzea giltzarri izango da”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak.

Izan ere, Udalaren helburua Antzokia eskualdeko kultur erreferente bihurtzea da: herriko talentuaren erakusleiho, kultur erreferentziak hurbiltzeko gune, eta gaur egungo kultur eskaintza osatzeko tresna. “Hau guztia inolako kontraprogramaziorik gabe eta baliabideak erarik eraginkorrenean kudeatuz egingo da. Ondorioz, urteko kultur programa elkarrekin irudikatzeko unea da, herriko beste espazio batzuetan garatzen diren ekintzei itzalik egin gabe”, azaldu du alkateak.

Gauzak horrela, eta eraikin fisikoa amaitzen ari den bitartean, Udalak herriko kultur eragileekin lan-saio garrantzitsu bat egingo du maiatzaren 4an. Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da, Laudioko Kultura Etxean, eta eraikin berriaren edukia eta mamia lurreratzea izango du helburu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide