Papera pilatzen, arazoa luzatzen: Aldundiaren zerbitzuak huts egiten jarraitzen du Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko maiatzaren 6a

Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiak papera eta kartoia biltzeko eskaintzen duen zerbitzuak oraindik ere funtzionamendu desegokia duela salatu nahi izan du.

Urtarrilean bertan Laudioko udalak hainbat udalerri ezberdinekin batera, Arabako Foru Aldundiari papera eta kartoia biltzeko zerbitzua hobetzea eskatu zion.

Horregatik, azken asteetan jasotako argazkiekin batera, Saray Zarate Fernández Landa Ekonomia Garapeneko eta Berrikuntzako foru-diputatuari egoeraren berri eman zaio beste behin, beharrezko neurriak har ditzan.

“Azken hilabeteetan, udal honek bere baliabide propioak erabili behar izan ditu herriko garbiketa bermatzeko, Aldundiak dagokion zerbitzua behar bezala eskaintzen ez duelako. Egoera honek denboran luzatzen ari den gabezia agerian uzten du, eta ondorioz, ezinegona eta haserrea sortzen ari da herritarren artean. Gainera, bizilagunen kexak zuzenean udalera iristen ari dira, nahiz eta zerbitzuaren ardura Aldundiarena izan” adierazi du Ainize Gastaka alkateak.

Bestalde, Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiak ez dituela papera eta kartoia biltzeko zerbitzuaren maiztasunak ez dituela jakinarazi salatu du. Informazio falta horrek zerbitzuaren jarraipena eta kontrol egokia egitea zaildu egiten du.

Horregatik, Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiari eskatzen dio egoera hau lehenbailehen konpon dezala, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eta herritarren ongizatea zaintzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide