Landaluze 27ko lokalaren definizioan aurrera egiteko Udalak beste hiru topaketa egingo ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko maiatzaren 10a

Lehen saioa datorren asteazkenean, maiatzaren 13an, izango da eta lokala zertarako nahi den eztabaidagai izango du, bigarrena maiatzaren 27an burutuko da eta espazio fisikoaren beharrei eta haren antolaketari helduko dio; eta azken eta hirugarren saioa ekainaren 3an izango da, eta emaitzak partekatu eta hurrengo urratsak zehazteko balioko du.

Joan den apirilaren 22an Landaluze 27ko udal lokalera egindako bisitan bertaratutako 34 herritarrek espazioaren funtzionamenduaren eta etorkizuneko kudeaketaren inguruko ideiak eta proposamenak eztabaidatu zituzten; bai eta etorkizunean ekipamendu komunitario gisa izango dituen aukerak irudikatu zituzten ere.

“Bisitan, Talde Eragilearekin egindako lehen aurrerapenak partekatu ziren, baita prozesu parte-hartzailearen helburuak, faseak eta hurrengo urratsak ere. Saioa izaera informatiboa izan zuen nagusiki, eta zalantzak argitzeko eta auzokideak ekarpenak egiten jarraitzera animatzeko ere balio izan zuen”, azaldu du Nagore Gomara zinegotziak.

Proposamenak sortzeko lan-saioa ez bazen ere, bisitak espazio errealari buruzko eztabaida kokatzeko aukera eman zuen. Edonola ere, erabilerei, banaketari, funtzionamenduari edota kudeaketari buruzko etorkizuneko ideiak lurreratzeko, prozesuak beste hiru topaketekin jarraituko du.

Horiek horrela, lehen saioa datorren asteazkenean, maiatzaren 13an, izango da, eta lokal hau zertarako nahi den abiapuntu izango du. Bigarrena maiatzaren 27an burutuko da eta espazio fisikoaren beharrei eta haren antolaketari helduko zaio; eta azken eta hirugarren saioa ekainaren 3an izango da, eta emaitzak partekatu eta hurrengo urratsak zehazteko balioko du. Gainera, auzokideek hala eskatuta, saioak Landaluze 27an izango dira.

Komunikazio arin bat mantendu ahal izateko, WhatsApp kanal bat sortu da ere, eta edonork egin dezake bat harekin, hurrengo estekaren bidez: https://labur.eus/Landaluze27WhatsApp.

Maiatzak 28 ekarpenak egiteko azken eguna

Laudio Udalak gogorarazi nahi du ere ekarpenak jasotzeko fase publikoak irekita jarraituko duela maiatzaren 28ra arte, www.landaluze27.eus eta Udalean eskuragarri dagoen formularioaren bidez. Orain arte egindako ekarpenak esteka honetan ikusgai daude jada: https://landaluze27.eus/processes/landaluze27/f/5/proposals.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide