Laudiok 'Ostiraletan barrezka' umorezko zikloa hartuko du maiatzeko eta ekaineko ostiraletan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko maiatzaren 15a

Bakarrizketak Herriko Plazan izango dira 20:00etatik aurrera, eta sarrera libre izango da.

Kultura aisialdiko alternatiba gisa kokatzeko helburuarekin, Laudio Udalak maiatzeko eta ekaineko ostiraletan “Ostiraletan Barrezka” ekimena ekarriko du udalerrira, adin guztietarako proposamenak biltzen dituen umorezko zikloa.

“Umorearen bitartez, emakumeak gizartean dugun papera aztertzeko aukera izango dugu. Gainera, obren erdiak euskaraz izango dira ere”, azaldu du Sonia Respaldiza zinegotziak.

Zikloa maiatzaren 22an hasiko da Antonia Triviño artistaren “Una mujer rural” komediarekin, eta 29an jarraituko du Kaitin Allende bakarrizketagilearen “Kaitin in the night” saioarekin. Programa ekainaren 5ean eta 12an itzuliko da, Arantxa Treus-en “Sexo débil, o carallo” obrarekin, eta Julen Axperen “Furgonólogo” lanarekin, hurrenez hurren.

Bakarrizketak Herriko Plazan izango dira 20:00etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide