Maiatzaren bigarren hamabostaldian, zehazki 18tik 29ra bitartean, Laudiok “feminismoa zukutuko” du berriz Jardunaldi Feministen hirugarren edizioarekin.
Oraingo honetan, programa “Ellas” izeneko argazki- eta memoria proiektuaren aurkezpenarekin hasiko da, Ainhoa Resano artista bisualaren eta udalerriko adineko emakumeen parte-hartzearekin. Topaketa Elexalde kalean izango da.
“Jardunaldi Feminista hauek herri gisa dugun konpromisoaren isla dira: berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, eta kulturaren, zinemaren eta elkarrizketaren bidez kontzientzia feministak piztu eta indartzeko”, adierazi du Nagore Gomara Gobernantza Feministako zinegotziak.
Egitasmoa hurrengo egunean jarraituko du, hilak 19, Zinegoaken filmekin, Bilbon urtero egiten den LGTBIQ+ nazioarteko zinema jaialdia. Film laburrak arratsaldez proiektatuko dira Lezeaga Aretoan, 18:30etik aurrera.
Zikloak hurrengo egunean, maiatzaren 20an, “La fuerza de los años: mujeres que siguen creando vida” hitzaldi-tailerrarekin jarraituko du Lezeaga Aretoan (18:00).
Nolanahi ere, eta umeengan hezkidetza feminista garatzearen garrantziaz jabetuta, aurten Laudiok “Amama, irribarreen ondarea” antzezlana izango du maiatzaren 21ean, Aretako Kultura Etxean (17:00); eta “La petite derniere” (alaba txikia) filmaren proiekzioa hartuko du Kasinoan maiatzaren 24an (18:00), 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta.
Bakarrizketak, zinema eta solasaldiak
Jardunaldi feministen edizio berri honetan “Ostiraletan barrezka” zikloko bakarrizketak egongo dira maiatzaren 22an eta 29an: Antonia Treviñoren “Una mujer rural” eta Kaitin Allenderen “Kaiting in the night”, hurrenez hurren.
Programa maiatzaren 25ean jarraituko du Lezeaga Aretoan “Llámame sinsorga” dokumentalarekin (18:30); eta hurrengo egunean “Esne-berriketan” eta “Hetero” liburuen aurkezpena eskaniko dute Uxue Alberdik eta Iera Garaiok, euskaraz (18:00). Horrez gain, maiatzaren 27an “Toxikorik ez, eskerrik asko” tailerra eskainiko du Ianire Estebanezek Lezeaga Aretoan, eta hurrengo egunean “Fea, furcia, chiflada” eleberria aurkeztuko da, Natalia Álvarez eta Txani Rodriguez idazleen topaketa batekin.