Laudio Udalak Hezkuntzako delegatuarekin bildu da Laudio Goikoa ikastetxean ematen ari den egoeraren aurrean hartutako neurriak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko maiatzaren 29a

Udal gobernu taldeak irmo jarraituko du ikastetxearekin, familiekin eta dagokion erakundeekin elkarlanean, egoeraren bilakaera modu arduratsuan aztertuz; une bakoitzean egokienak diren neurriak har daitezen.

Atzo, Udal Gobernu taldea Aintzane Arrese Hezkuntza delegatuarekin bildu zen Laudio Goikoan (lehen Gregorio Marañon) ikastetxean ematen ari den egoeraren aurren haiek dituzten konponbide posibleak ezagutzeko. Edonola ere, hezkuntza zentroaren etorkizunean emango diren pausoei buruzko xehetasun gutxi eman dira oraingoz, eta hainbat alderdi zehazteke daude oraindik. Delegaritzak esanda, hurrengo pausoa familiekin bildu eta zuzendaritzarekin kronograma bat zehaztea izango da. Hala ere, Udalak argi adierazi nahi du jarrera aktiboa izango duela prozesu honetan.

“Erabaki nagusiak hartzea gure ardura ez bada ere, jarraipen zorrotza egingo dugu, eta beharrezkoak diren neurriak eta eskaerak egiten jarraituko dugu, ikasleen ongizatea, segurtasuna eta inklusioa bermatzeko. Edozein kasutan, eskumen nagusiak Hezkuntza Sailari dagozkio”, adierazi du Nagore Gomara zinegotziak.

Gauzak horrela, udal gobernu taldeak jarraipen irmoa egingo dio egoerari, zuzendaritzarekin, familiekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean eta harremanetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide