Orain arte inoiz egin ez den proba honek euskal landa eremuko hiru diziplina tradizional uztartuko ditu erronka berean: ardi moztailea, harrijasotzea eta aizkora.
Bi talde lehiatuko dira modalitate konbinatu berezi honetan:
• Talde gorria:
o Joseba Attard (Ardi moztailea)
o Eider García Durana (Harrijasotzailea)
o Hodei Ezpeleta “Bihurri” (Aizkolaria)
• Talde urdina:
o Ipar Arrinda (Ardi moztailea)
o Ane Atxutegi (Harrijasotzailea)
o Aitzol Atutxa (Aizkolaria)
Lehiaketaz aparte, hainbat ekimen ospatuko dira larunbatean. Batetik, baserritarren azoka egongo da 09:30etatik 15:00etara, bertako produktuak ezagutu eta erosi ahal izateko. Bestetik, 11:00etan feltrozko loreen tailerra eta iruteko erakustaldia egongo da. Azkenik, beste jarduera nagusietako bat gazta dastaketa izango da, 12:00etatik 14:15era, hiru saiotan:
• 12:00 – 12:45
• 12:45 – 13:30
• 13:30 – 14:15
Saio bakoitzak gehienez 20 plaza izango ditu, eta aldez aurretik izena eman beharko da comercio@laudio.eus helbidean.
“Ekimen honekin, Laudiok lehen sektorea ikusaraztearen, tokiko kontsumoa sustatzearen eta tradizioak herritarrei hurbiltzearen aldeko apustua egin du, kirola, kultura eta gastronomia uztartzen dituen jai-egun batean” azaldu du Ainize Gastaka alkateak.
"Ardiaren Eguna"-ren antolakuntzak hainbat erakunderen babesa eta laguntza du: Laudioko Udala, Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazioa, Euskal Ardi Moztailen Elkartea, Sustraiak eta DIKAR, euskal landa-tradizioei balioa ematen dien lehiaketa hau martxan jartzea ahalbidetu dutenak.