Ellakuriko igerileku estali gabeak ekainaren 14an irekiko dira, uda osoan zehar animazio-jardueren programaziorekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko ekainaren 6a

Ellakuri kiroldegiko estali gabeko udal igerilekuetako bainu-denboraldia ekainaren 14an hasiko da. Kirol azpiegitura irailaren 13ra arte egongo da laudioarrentzat erabilgarri, 11:00etatik 20:00etara.

Berrikuntza gisa, udan animazio-jardueren programazio bat egongo da, hala nola aqua fitness, gymkanak edo ur-jolasak. Jarduerak, oro har, asteazkenetan arratsaldez egingo dira. Era berean, irekiera festa ekintza ezberdinekin ekainaren 16ean izango da.

Tenperatuta altuko egunetan, ordutegia ordubete luzatu egingo da, igerilekuak 21:00ak arte irekita mantenduz. Ordutegi-aldaketak webgunearen, sare sozialen eta instalazioen bidez jakinaraziko dira.

Aurreko denboraldietan bezala, kiroldegiko abonatuek Ellakuriko igerilekuetara doan sartzeko aukera izango dute, zerbitzua urteko abonuan sartuta baitago. Abonurik ez duten pertsonek, berriz, udako denboraldirako paseak eskuratzeko aukera zabalik dute Kiroldegian eta ekainaren 14tik aurrera Ellakuriko igerilekuetan egin beharko dira.

Abonuak eta tarifak:

Abonatuak: doako sarbidea Ellakuriko igerilekuetara (urteko abonuan sartuta).

Bazkide ez direnentzako denboraldi-paseak:

Ekainak 14 – Irailak 13:
▪Bizikidetza unitatea: 41,75 € / 52,20 €
▪18 urtez gorakoak: 31,10 € / 38,90 €
▪6–17 urte: 16,40 € / 20,50 €

Uztailak 13 – Irailak 13:
▪Bizikidetza unitatea: 27,85 € / 34,80 €
▪18 urtez gorakoak: 20,75 € / 25,95 €
▪6–17 urte: 10,95 € / 13,70 €

Abuztuak 10 – Irailak 13:
▪Bizikidetza unitatea: 13,90 € / 17,40 €
▪18 urtez gorakoak: 10,40 € / 13,00 €
6–17 urte: 5,50 € / 6,85 €

5 urtetik beherakoak: doan

Azkenik, aurten Udalak Ellakuriko igerilekuetako taberna eraberritzeko aurreproiektu bat egin duela nabarmendu behar da. Proiektu honek espazioaren eraberritze integrala aurreikusten du; komunen hobekuntza, sukalde bat, terraza zabal eta funtzional baten sorrera eta gerizpe naturala bermatuko duten elementuen txertaketa barne, instalazioen kalitatea eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide