Laudioko Udalak Laudio Harro 2026 aurkeztu du aniztasuna, berdintasuna eta LGTBIQ+ eskubideak aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko ekainaren 19a

Laudioko Udalak Laudio Harro 2026ko programazioa aurkeztu du, ekainaren 23tik 27ra egingo dena. Ekimenaren ardatza aniztasuna, errespetua, berdintasuna eta askatasuna defendatzea izango da, eta Udalak LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasunarekin eta eskubideekin duen konpromisoa berresteko balioko du.

Programazioa asteartean, ekainak 23, hasiko da, 18:30ean, Lezeaga Aretoan, Irantzu Varela idazle eta kazetari feministaren ‘Darle fuego a Bilbao’ eleberriaren inguruko literatur topaketarekin. Natalia Alvarezek dinamizatuko du solasaldia eta lanaren gai nagusietako batzuk jorratzeko aukera emango du, hala nola, desira, adiskidetasuna, militantzia, hiria agertoki politiko gisa eta memoria feminista.

Aste berean, Udalak LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunerakin bat egiteko adierazpen instituzionala onartuko du, eta Harrotasunaren Bandera Inklusiboa jarriko du udaletxeko balkoian.

Keinu horren bidez, Udalak LGTBIQ+ komunitatearekiko bere babesa, aitorpena eta konpromisoa helarazi nahi ditu, eta gogorarazi nahi du garrantzitsua dela pertsona guztien eskubideak defendatzen jarraitzea edozein diskriminazio-motaren aurrean. Egun horretan bertan, 18:00etatik 21:00etara, Photocall Ibiltaria egingo da Laudioko kaleetan zehar. Jarduerak ibilbide bisuala proposatzen du, udalerria osatzen dutenen aniztasuna eta aberastasuna ospatzeko. 

Ekimenean zehar argazki analogikoak egingo dira eta nahi duten pertsonek Udalaren LED pantaila informatiboetan ere agertu ahal izango dira, Laudioko aniztasuna ikusaraziko duen mosaiko kolektibo baten parte izanik.

Bestalde, larunbatean, ekainak 27, Aldai Plazak Beldur Barik Gunea hartuko du, 22:00etatik 02:00etara. Gune horrek informazioa, babesa eta sentsibilizazioa eskainiko ditu, jai seguruak eta indarkeria matxista, sexista eta LGTBIQ+fobikorik gabekoak sustatzeko. Helburua da egon daitezkeen diskriminazio-egoerei erantzutea eta errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako ingurunea sustatzea.

Laudioko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu Laudio Harro 2026 ekimenean parte hartzera eta espazio publikoan harrotasuna, elkarbizitza eta aniztasuna aldarrikatzen dituen programazioarekin bat egitera. Era berean, pertsona guztiak askatasunez, duintasunez eta beldurrik gabe bizi ahal izateko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide