Laudioko Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza-hitzarmena berritu dute 2026. urtean gizarte-eskuhartzeko programak garatzeko. Hitzarmenaren eguneraketaren bidez, kolektibo zaurgarrienei arreta ematen jarraitzeaz gain, aurten berrikuntza gisa, herrira iritsi berriak diren pertsonentzako harrera eta lehen laguntza programa indartzea aurreikusten da.
Ekimen honen helburua premiazko oinarrizko beharrei erantzuteaz gain, pertsona berrien integrazioa erraztea da, udalerriko baliabide sozial, sanitario, hezitzaile eta laboraletara iristeko laguntza eskainiz.
Jarduera-ildo nagusiak
Hitzarmenak hiru jarduera-ildo nagusi garatuko ditu:
- Herrira iritsi berrien harrera eta integrazioa
- Muturreko zaurgarritasun egoerei erantzuteko “CR Reacciona” programa
- Etxerik gabeko pertsonei zuzendutako arreta eta laguntza
Programa berrituaren jarduerak
Programa berrituak honako jarduera nagusi hauek jasotzen ditu:
- Herrira iritsi berriak diren pertsonen harrera eta lehen orientazioa
- Gizarte-, osasun-, hezkuntza-, enplegu- eta komunitate-baliabideen inguruko informazioa
- Izapide administratiboetan hasierako laguntza eta zerbitzu publikoen funtzionamendua ulertzeko babesa
- Udaleko eta eskualdeko baliabideekin koordinazioa eta bideratzea
- Gizarteratzea eta komunitatean parte hartzea sustatzeko orientazioa
“Hitzarmen honek aukera ematen digu pertsona zaurgarrienei arreta ematen jarraitzeko, eta bereziki, Laudiora iristen diren pertsonen harrera eta integrazioa indartzeko, aukera berdinak bermatzeko helburuarekin”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak.
Egutegia
1. tailerra: ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
• Data: Uztailak 2, osteguna
• Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
• Lekua: Gurutze Gorriaren Laudioko Batzar Lokala
2. tailerra: AUTOKUDEAKETA ETA OSASUN MENTALA
• Data: Uztailak 14, asteartea
• Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
• Lekua: Gurutze Gorriaren Laudioko Batzar Lokala
3. tailerra: INTEGRARTE+
• Data: Irailak 17, osteguna
• Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
• Lekua: Gurutze Gorriaren Laudioko Batzar Lokala
4. tailerra: DOLU MIGRATZAILEA
• Data: Urriak 15, osteguna
• Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
• Lekua: Gurutze Gorriaren Laudioko Batzar Lokala
5. tailerra: NIRE HELBURUAK ZAINTZEN
• Data: Azaroak 12, osteguna
• Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
• Lekua: Gurutze Gorriaren Laudioko Batzar Lokala
Lankidetza honen bidez, Laudioko Udalak berriro ere berretsi du bere konpromisoa gizarte-kohesioaren, pertsona zaurgarrienen babesaren eta herritar guztiei aukera berdinak eskaintzearen alde.