"Zukutu Feminismoa" III. Jardunaldi Feministek 370 pertsona inguru bildu dituzte Laudion feminismoa "bultzatzen" jarraitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko uztailaren 4a

Lezeaga aretoan egin dituzte ekitaldiak. / Laudioko Udala

"Zukutu Feminismoa" III. Jardunaldi Feministek, berriz ere, feminismoaren inguruko topaketa, hausnarketa eta elkarrizketarako gune bihurtu dute Laudio. Bi astez, Udalak askotariko programazioa garatu du, herritar guztientzat irekia, eta 369 pertsona biltzea lortu du antolatutako jardueretan. Horrela, urtez urte partaidetza eta herritarren interesa hazten jarraitzea lortzen duen ekimena sendotu da.

Programazioa maiatzaren 18tik 29ra egin da, eta zinema, literatura, antzerkia, umorea, tailerrak, solasaldiak eta belaunaldien arteko jarduerak uztartu ditu. Feminismoa esparru oso desberdinetatik hurbildu du, eta, aurten, emakumeek euren bizitzako etapa guztietan duten balioan, memoria kolektiboan, arte-sorkuntzan, berdintasunezko harremanetan eta indarkeria matxisten aurkako borrokan jarri du arreta.

Interesik handiena piztu zuen jarduera “ELLAS” argazki- eta memoria-proiektua izan zen. Bertan, Ainhoa Resano artista bisualak eta Laudioko adineko emakumeek parte hartu zuten; eta, guztira, 87 pertsona bildu ziren. Oso harrera ona izan zuen Kaitin Allenderen "Kaiting in the Night" bakarrizketak ere bai, 87 ikusle bildu zituen; eta, ondoren, Antonia Triviñoren "Una mujer rural" ikuskizuna, 72 pertsona bildu zituena.

Proposamenak harrera bikaina izan zuen beste jarduera batzuetan ere bai, hala nola "La fuerza de los años: mujeres que siguen creando vida" hitzaldi-tailerrean (10 parte-hartzaile), "Amama, irrifarreen ondarea" haur-antzerkian (28), "La petite dernière" zine-forumean (27), "Llámame Sinsorga" dokumentalaren proiekzioan (14), "Esne-berriketan" eta "Hetero" liburuen aurkezpenean Uxue Alberdirekin batera (9), "Tóxicos no, gracias" tailerrean (20), "Fea, furcia, chiflada" eleberriaren aurkezpenean (10) eta Zinegoak film laburren proiekzioan (5).

Parte-hartzaile guztietatik 332 emakumeak izan ziren, eta 37 gizonak. Emakumeen inplikazioa handia izan da, eta, aldi berean, gizonek gero eta gehiago parte-hartu dute.

Gobernantza Feministako zinegotziak, Nagore Gomarak, nabarmendu duenez, "jardunaldi hauek erakusten dute Laudion berdintasunarekin eta gizarte justuago baten eraikuntzarekin konprometitutako herritarrak daudela. Feminismoak hainbat espazio behar ditu, elkartu, askotariko esperientziak entzun, eztabaidatu eta pentsamendu kolektiboa sortzeko, eta Zukutu Feminismoa espazio horietako bat bezala sendotzen ari da".

Parte-hartze kopuruez gain, Udalak bereziki baloratu du askotariko formatu eta publikoak lortu izana. Horri esker, feminismo hurbila, irisgarria eta herritarren ohiko errealitateekin konektatua lortzen baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide