Laudioko Udalak auto partekatua sustatzeko plataforma jarri du martxan Leioako campusera joaten diren ikasleen mugikortasuna errazteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko uztailaren 16a

Laudioko Udalak beste urrats bat eman du Leioako UPV/EHUko campusera egunero joaten diren ikasleen mugikortasuna hobetzeko. Herri plataforma batek
autobusa mugitzeko eskaria mugitzen ego narren, azken urteotan ikasle eta familien aldetik behin eta berriz helarazi diren zailtasunei erantzunez, Udalak auto partekatua sustatzeko plataforma digital berri bat jarri du martxan udalaren webgunean.

Tresna berriaren bidez, Leioara joaten diren ikasleek harremanetan jarri ahal izango dute elkar, ibilgailuak partekatzeko eta joan-etorriak modu errazagoan antolatzeko. Helburua garraio aukerak handitzea, bidaiaren kostua murriztea eta eguneroko joan-etorriak erosoagoak izatea da.

Ainize Gastaka alkateak azaldu duenez, "badakigu Leioako campusera joatea erronka handia dela gure herriko ikasle askorentzat. Garraio publikoaren eskaintzak ez ditu beti ikasleen ordutegiak eta beharrak asetzen, eta horrek eragin zuzena dauka haien egunerokoan. Horregatik, gure esku dagoen guztia egiten ari gara egoera hori hobetzeko".

Alkatearen hitzetan, "auto partekatzeko plataforma ez da behin betiko irtenbidea, baina bai berehalako neurri erabilgarria. Aldi berean, lanean jarraituko dugu erakunde eskudunekin, ikasleek merezi duten garraio zerbitzua izan dezaten".

Ildo horretan, Udalak lanean dihardu beste erakunde batzuekin batera Leioako campusera zuzeneko autobus zerbitzua berreskuratzeko aukerak aztertzen.

Horretarako, Bizkaibusekin bilera bat eskatuko da, gaur egun Ugao eta Arrigorriagatik igarotzen den linea Laudiotik abiatzeko aukera aztertzeko.

Era berean, Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiari Leioako campusean ikasten duten unibertsitateko ikasleen mugikortasunerako laguntzak berreskuratu dezan eskatu diot, eta modu beran, Aiaraldeko Kuadrillaren baitan ere proposamena aurkeztuko du.

Udalaren ustez, gaur egungo egoerak unibertsitatera joateko orduan Aiaraldeko ikasleek desabantaila nabarmena dutela erakusten du. Tren bidez Bilbora joan eta ondoren autobusa hartu behar izateak eguneroko joan-etorriak nabarmen luzatzen ditu, eta, gainera, azken hilabeteotan tren zerbitzuan izandako gorabeherek are zailago bihurtu dute egoera.

Laudioko Udalak herriko ikasleei auto partekatzeko plataforma erabiltzeko gonbita egiten die, eta aldi berean gainerako administrazioekin elkarlanean lanean jarraituko duela berretsi du, Aiaraldeko unibertsitateko ikasleen mugikortasunerako irtenbide egonkor eta eraginkorrak lortzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide