Laudioko Udalak indarkeria matxista, sexista eta LGTBIQ+fobikorik gabeko auzoetako jaien aldeko konpromisoa berretsi du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko uztailaren 18a

Auzoetako jaien hasierarekin batera, Laudioko Udalak berriro ere berretsi du jai seguru, berdinzale eta indarkeria matxista, sexista eta LGTBIQ+fobikorik gabekoak sustatzeko konpromisoa. Helburua da pertsona guztiek jai-guneak askatasunez, errespetuz eta beldurrik gabe bizitzea.

Ildo horretan, Udalak herritarrak gonbidatu ditu hainbat oinarrizko printzipio aintzat hartzera: edozein jokabide matxista publikoki gaitzestea, sexu-harremanetan adostasuna errespetatzea, alkohol edo drogen kontsumoak ez duela erasorik justifikatzen gogoratzea eta laguntza behar duen pertsona oro entzuteko eta babesteko prest egotea.

Ainize Gastaka alkatearen hitzetan, “jaiak gozatzeko, elkarrekin egoteko eta komunitatea sendotzeko egunak dira. Horregatik, ezinbestekoa da pertsona guztiek seguru sentitu ahal izatea eta indarkeria matxista, sexista edo LGTBIQ+fobikoaren aurrean tolerantzia zero izatea. Laudiok jai aske eta berdinzaleen alde egiten du”.

Beldur Barik gunea, informazioa eta babesa eskaintzeko

Aurten ere, auzoetako jaietan Beldur Barik guneak jarriko dira martxan. Generoan eta sexualitatean espezializatutako profesionalek artatuko dituzte espazio horiek, eta doako arreta konfidentziala eskainiko dute.

Gune horietan honako zerbitzu hauek eskainiko dira:

Informazioa eta aholkularitza.
Eraso sexista edo LGTBIQ+fobikoen aurrean laguntza eta orientazioa.
Errespetuan, berdintasunean eta zaintza kolektiboan oinarritutako jai-ereduen sustapena.

Auzoetako jaietako arreta-egutegia

Areta

• Uztailak 24: 22:00etatik 02:00etara.
• Uztailak 25: 22:00etatik 02:00etara.

Ugarte

• Uztailak 31: 22:00etatik 02:00etara.
• Abuztuak 1: 22:00etatik 00:00etara.

Udalak gogorarazi duenez, ez dago berdintasunik espazio segururik gabe, eta horregatik jarraituko du prebentzioa, sentsibilizazioa eta arreta sustatzen, komunitate osoaren inplikazioarekin.

Larrialdi eta arreta telefonoak

Indarkeria matxistaren edo sexu-indarkeriaren aurrean, herritarrek eguneko 24 orduetan erabil ditzakete honako baliabide hauek:

SATEVI – 900 840 111
Eusko Jaurlaritzaren arreta-zerbitzu espezializatua indarkeria matxistaren biktima
diren emakumeentzat. 51 hizkuntzatan dago eskuragarri eta entzumen edo hizketa
desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta dago.

Tximeletak Zentroa – 650 801 080
16 urtetik gorako sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala eta espezializatua
eskaintzen dien zentroa.

Larrialdiak – 112.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide