Laudio, Aiara eta Artziniegako Udalek Aiaraldeako Kuadrillari eskatu diote inplikatzeko eskualdeko hondakinen bilketarako greba mugagabeari amaiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko uztailaren 22a

Hiru alkateek elkartasuna adierazi diete greban dauden langileei, eta Kuadrillari, zerbitzuaren erakunde kudeatzailea den aldetik, akordioa lortzen inplikatzeko eskatu diote. Laudio, Aiara eta Artziniegako Udalek elkartasuna adierazi diete euren lan-hitzarmena egu-neratzeagatik greban dauden langileei.

Hitzarmen kolektibo berri baten negoziazioaren esparruan, Aiaraldeako Kuadrillako Etxeko Hondakinak Bildu eta Garraiatzeko Zerbitzuaren esleipendun den PreZero España, S.A.U. enpresako plantillak deitutako greba mugagabearen berri izan ondoren, Laudio, Aiara eta Artziniegako Udalek beharrezkotzat jotzen dute Kuadrillaren beraren inplikazioa eta Kua-drilla horretan duen ordezkaritza gorenarena, Lehendakaritzarena alegia, egoera horri amaiera emango dion akordio bat lortzeko.

Hori dela eta, Kuadrillako Lehendakaritzari premiazko Gobernu Batzarrerako deia egiteko eskatu zaio. Batzar horretan, udalerriei gre-baren arrazoien berri emateko, bai eta Lehendakaritzak berak arazoa konpontzeko egin dituen edo egiten ari den gestioen berri ere emateko. Izan ere, grebaren aurrean gaude, zeinean enpresaren eta plantillaren arteko desadostasunak ez dira berriak, aspaldikoak baizik.

Iaz lizitatu zen hondakinak biltzeko zerbitzuaren kontrata Aiaraldeko Kuadrillari dagokio, eta hortik dator akordio bat lortzeko prozesuan aktiboki parte hartzeko eskaera hori, kon-tuan hartuta lan-baldintza onek zerbitzu hobea dakartela.

Udal hauek berek atzo Kuadrillako Lehendakaritzari eskatu genion, ohar publiko baten bidez, Aiaraldeako biztanleei jakinarazi behar zitzaiela astelehen honetatik aurrera ireki den egoera, hondakinen bilketarako gutxieneko zerbitzuekin, eta greba luzatzen bada gure kale eta auzoetan sor daitekeen egoerarekin kontsekuenteak izateko gonbidapena egin zitzaien herritarrei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide