Horretarako, uztailaren 22tik 29ra (biak barne), Laudioko erroldatuta dauden herritarrek udalaren webgunearen bidez bozkatu ahal izango dute kulturagune
berriak izango duen behin betiko izena.
Aldez aurretik egindako barne-prozesu baten ondoren, hainbat proposamen aztertu dira eta hiru izen hauek iritsi dira azken fasera:
• Parkea
• Lamuza
• Lorarte
Bozketan parte hartzen dutenek hiru aukera horietako baten alde egin ahal izango dute, eta boto gehien jasotzen duen izena izango da hemendik aurrera kulturagune berria identifikatuko duena.
Ekimen honen bidez, Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, espazio berria herritarren sentimendu eta identitatearekin lotuz. Kulturagunea herriarena izango da, eta, horregatik, bere izena ere herritarrek aukeratzea da helburua.
Bozketa www.laudio.eus webgunean egingo da, uztailaren 22tik 29ra bitartean, eta Laudioko erroldan dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute.
• https://zuin.net/bozketak/
Hautagai diren izenen esanahia
• Parkea. Lamuza parkearekin duen lotura zuzena azpimarratzen duen izena da. Espazioa naturarekin, herritarren topagunearekin eta aisialdiarekin lotzen du, ingurune ireki eta bizia irudikatuz.
• Lamuza. Kokapenaren eta eraikinaren historiari lotutako izena da. Belaunaldiz belaunaldi ezaguna izan den izendapena mantentzen du, ondarea eta etorkizuna uztartuz.
• Lorarte. "Lore" eta "arte" hitzen elkarketatik sortutako izena da. Sormena, kultura, edertasuna eta Lamuza parkearen izaera naturala uztartzen ditu, etorkizunera begirako kultur espazio baten irudia proiektatuz.
"Kulturagune berria guztiona izango da, eta horregatik, bere izena ere herritarrek aukeratzea nahi dugu. Parte hartzera animatzen ditugu laudioar guztiak; izen batek espazio baten nortasuna eta izaera islatzen baititu." Adierazi du Sonia Respaldiza zinegotziak.