Altzarrate futbol zelaiaren ondoko lursailean kokatuta dagoen azpiegitura berriak guztira 81 aparkaleku plaza ditu, eta horietatik 3 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta daude.
Duela hilabete batzuk hasitako obrak aurreikusitako epean amaitu dira, eta dagoeneko herritarren eskura dago aparkalekua.
Aparkaleku berriaren helburua Latiorro auzoko aparkaleku beharrari erantzutea da eta etorkizunean inguruan kokatuko diren anbulatorio berriak eta antzokiak
sortuko dituen mugikortasun zailtasunei aurrea hartzea. Horrela, eremu horretan ibilgailuen zirkulazioa arintzea eta auzoko aparkatzeko aukerak handitzea lortu nahi da.
Gainera, azpiegiturak 2,30 metroko galiboa du, erabiltzaileei zerbitzu egokia eskaintzeko diseinatuta.
Jarduketa honen bidez, Laudioko Udalak Latiorro auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanean aurrera egiten jarraitzen du eta auzotarren egunerokoa errazteko helburuarekin, herriko azpiegiturak eta zerbitzuak indartuz.