Zabalik dago Activa Bizkaia Erronkaren IV. edizioan parte hartzeko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko uztailaren 30a

55 urtetik gorako laudioarrek udalerria ordezkatu ahal izango dute irailaren 18an Bilbon egingo den Activa Bizkaia Erronkan. Parte-hartzea doakoa da eta izen- ematea dagoeneko martxan dago.

Laudioko Udalak herritarrak animatu nahi ditu Activa Bizkaia Erronkaren IV. edizioan parte hartzera. Zahartze aktiboa, jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarriak sustatzen dituen ekimena irailaren 18an, ostirala, izango da Bilbon, eta 55 urtetik gorako laudioarrek udalerria ordezkatzeko aukera izango dute.

Erronkaren helburua da parte-hartzaile guztien artean 12 orduz etenik gabe jarduera fisikoa egitea, erreleboen bidez. Horretarako, bakoitzak bere gaitasun eta erritmoaren arabera hartu ahal izango du parte, oinez edo korrika.

Parte-hartzaileek ordubeteko txandak erreserbatu ahal izango dituzte oinez ibiltzeko, eta 30 minutuko txandak korrika egiteko, betiere norberaren erritmora egokituta.

Ekitaldia Bilboko Udalak eta SECOT Adineko Boluntarioen Elkarteak antolatzen dute, eta Bilboko erdigunean egingo da, Arenal zubiaren inguruko ibilbide irisgarri batean, goizeko 08:00etatik 20:00etara.

Izen-ematea zabalik

Erronkan parte hartzeko interesa duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena honako webgune honetan:
https://activabizkaia.com/

Parte-hartzea doakoa izango da, eta Laudioko ordezkariek udalerriaren izena daraman kamiseta pertsonalizatua jantziko dute ekitaldian.

Materialaren banaketa

Parte-hartzaileek kamisetak eta gainerako materiala Laudioko Udaletxean jaso ahal izango dute:

• Irailaren 14an
• Irailaren 15ean
• Irailaren 16an

Informazio gehiago behar dutenek antolakuntzarekin harremanetan jar daitezke:

638 547 927

Laudioko Udalak 55 urtetik gorako herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, jarduera fisikoa sustatzeko, harreman sozialak indartzeko eta zahartze aktiboaren aldeko konpromisoa erakusteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide