Beldur Barik gunea eta Ikusguneren karpa izango dira berriz ere Sanrokeetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2026ko abuztuaren 11

Hainbat material eskuratu ahalko dira postuan. / Laudioko Udala

Beldur Barik gunea Batzalarrin kalean kokatuko da, eta gaueko ordutegian txosnagunean (Aldai plaza) izango da.

Laudioko Udalak beste urte batez berretsi du jai seguru, berdinzale eta indarkeria matxistarik, sexistarik edo LGTBIQ+fobikorik gabekoen aldeko konpromisoa. Helburua argia da: pertsona guztiek Sanrokeak askatasunez, errespetuz eta beldurrik gabe gozatu ahal izatea. 

Horretarako, jaietan zehar Beldur Barik gunea egongo da martxan, erasoen prebentziorako, sentsibilizaziorako eta arreta emateko erreferentziazko espazio gisa.

Informazioa, babesa eta laguntza

Beldur Barik gunea Batzalarrin kalean kokatuko da, eta gaueko ordutegian txosnagunean (Aldai plaza) izango da.

Bertan, generoan eta sexualitatean espezializatutako profesionalek arreta integrala, konfidentziala eta doakoa eskainiko dute. Herritarrek aukera izango dute:

  • Informazioa eta aholkularitza jasotzeko.
  • Eraso sexisten edo LGTBIQ+fobikoen aurrean laguntza eskatzeko.
  • Errespetuan, berdintasunean eta erantzukidetasun kolektiboan oinarritutako 
    jai eredua sustatzeko.

Arreta ordutegiak

  • Abuztuaren 15ean: 12:00-15:00 eta 19:00-02:00
  • Abuztuaren 16an eta 17an: 22:00-03:00
  • Abuztuaren 27an, 28an eta 29an: 22:00-04:00

Ikusgune ere izango da jaietan

Aurten ere Ikusguneren karpa izango da Sanrokeetan. Araban homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiaren aurkako behaketa-sistema den Ikusgunek informazioa, sentsibilizazioa eta orientazioa eskainiko ditu.

Karpa abuztuaren 28an egongo da Batzalarrin kalean, 19:00etatik 22:00etara. 

24 orduko arreta telefonoak

Udalak gogorarazi nahi du arreta eta laguntza jasotzeko baliabide espezializatuak eskuragarri daudela urteko egun guztietan eta eguneko 24 orduetan:

  • SATEVI (900 840 111): Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu espezializatua indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat.
  • Tximeletak Zentroa (650 801 080): 16 urtetik gorako sexu indarkeriaren biktimei arreta integrala eskaintzen dien zentroa.
  • Larrialdiak: 112

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide