Sanrokeak direla eta, barraken instalazioak eta zezen-plazan egingo diren jarduerek ohiko aparkaleku plaza batzuk aldi baterako murriztea ekarriko dute. Horren aurrean, Laudioko Udalak neurriak hartu ditu herritarrek aparkatzeko aukera gehiago izan ditzaten.
Alde batetik, Virgen del Carmen kalean 18 aparkaleku plaza berri egokitu dira, eta eremua hobetuko eta egokituko da, erabiltzaileentzako baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Bestetik, Udalak gogorarazi nahi du duela gutxi Latiorroko aparkaleku berria (Altzarrate futbol zelaiaren ondoan irekitako aparkalekua) ere erabilgarri dagoela. Azpiegitura berri horrek 81 plaza baino gehiago eskaintzen ditu, eta Sanrokeetako egun jendetsuenetan erdigunera hurbiltzeko aukera eroso eta praktikoa bihurtzen da.