Laudioko jaietako Aire Zabaleko Margolarien Lehiaketak, dagoeneko bere hogeita zortzi edizioa betetzen duenak, udalerriko txoko ezberdinak hartu ditu goizeko 08:30etik. Parte-hartzaileek, 12 guztira, euren irudimena hegan egiten utzi dute epaimahaia aho zabalik uzteko, baina azkenean, lan guztietatik Jose Reyes Ramos irabazle izendatu dute. Bigarren saria Iker Mugarrarentzat izan da eta hirugarrena Jose Miguel Arranzek eskuratu du. Hiru obra hauetaz gozatu nahi duten pertsonak Udaletxean izango dituzte ikusgai.