Jaietako bigarren zatian, besteak beste, autotxokeak eta pendulua izango dira barraken esparruan. Bigarren fase honetarako gehitu diren atrazio berri horiek dagoeneko martxan daude, eta herritarrek haietaz gozatzeko aukera dute. Atrazio berri hauek orain arte erabilgarri zeudenekin bat egingo dute, adin eta gustu ezberdinetako herritarrek jaietan aisialdirako aukera gehiago izan ditzaten.
Horrez gain, Laudioko Udalak doako hainbat jarduera antolatuko ditu barraken esparruan zehar. Aurpegi-margoketa saioak egingo dira egun guztietan 18.30tik 20.30ra abuztuko 28an izan ezik, familientzako aisialdi-eskaintza zabaldu eta dibertsifikatzeko.
Era berean, Udalak antolatutako haurrentzako jardueren barruan, barraketarako doako fitxak banatuko dira, haur eta gazteek atrazio berriez ere gozatzeko aukera izan dezaten.
Jaietako zinegotzi Sonia Respaldizak azaldu duenez, “jaietako bigarren zatian barraken eskaintza zabaltzea erabaki dugu, adin guztietako herritarrentzako aukerak egon daitezen eta, bereziki, haur nagusiek eta gazteek atrazio berriez gozatzeko aukera izan dezaten”.
Era berean, zinegotziak Udalak barraken esparruan antolatuko dituen doako jardueren eta fitxen banaketaren garrantzia azpimarratu du: “Gure helburua da jaiak ahalik eta herritar gehienek gozatzea. Horregatik, aisialdirako doako jarduerak eta barraketarako fitxak eskaintzen ditugu, familiek aukera gehiago izan ditzaten eta haur guztiek jaietako giroaz gozatu ahal izan dezaten”.