Laudiok El Salvadorren nazioz gaindiko errepresioari buruzko hitzaldia hartuko du, Giza Eskubideen defendatzaileen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Hitzordua irailaren 17an izango da, 18:30ean, Lezeaga aretoan, Mundubaten eskutik.

Laudioko Udalak El Salvadorren egoerari eta nazioz gaindiko errepresioari buruzko hitzaldi-solasaldia hartuko du datorren irailaren 17an, Mundubatekin elkarlanean. Jarduera 18:30ean izango da, Lezeaga Aretoan.

«El Salvador eta nazioz gaindiko errepresioa» izenburupean, saioak aukera emango du El Salvadorren Giza Eskubideen defendatzaileek bizi duten egoera lehen eskutik ezagutzeko, baita herrialdearen mugetatik haratago hedatzen den errepresioaren fenomenoa aztertzeko ere.

Hitzaldian Ivania Cruz eta Rudy Joya abokatu eta Giza Eskubideen defendatzaileek parte hartuko dute. Haien esperientzia partekatuko dute eta El Salvadorren egungo testuinguruaren inguruko ikuspegi zuzena eskainiko dute, baita oinarrizko eskubideen defentsan lan egiten duten pertsonek dituzten zailtasun eta arriskuei buruzkoa ere.

Ekimen honen bidez, Laudioko Udalak bi helburu ditu: batetik, giza eskubideen defendatzaileen babeserako sarean duen konpromezua berrestea, eta bestetik,
Giza Eskubideen inguruan hausnartzeko, informazioa partekatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko gune bat sortzea, gure ingurunetik urrun
gertatu arren nazioarteko dimentsioa duten errealitateak herritarrengana hurbilduz. Jarduera herritar guztientzat irekia izango da.

JARDUERAREN DATUAK
• Izenburua: El Salvador eta nazioz gaindiko errepresioa
• Data: irailaren 17a
• Ordua: 18:30
• Lekua: Lezeaga Aretoa, Laudio
• Parte-hartzaileak: Ivania Cruz eta Rudy Joya, abokatu eta Giza Eskubideen defendatzaileak
• Antolatzailea: Mundubat, Laudioko Udalarekin elkarlanean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide