Laudioko Udalak gurasoentzako prestakuntza-programa berri bat jarriko du martxan irailaren amaieratik abendura bitartean, familien eguneroko erronkei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin.
Programak bost saio izango ditu, guztiak doakoak, eta psikologiako profesionalek eskainiko dituzte. Saio bakoitzean seme-alaben adin-tarte ezberdinetan agertzen diren gai eta egoerak landuko dira, teoria eta praktika uztartuz.
Saioak Kultura Etxeko Arraño gelan egingo dira, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Lehen ordua azalpen teorikoetara bideratuko da, eta bigarrena, berriz, parte-hartzaileen zalantzak, esperientziak eta egoera praktikoak lantzera.
Parte-hartzea mugatua izango da, gehienez 25 lagunentzat.
Programazioa
Irailak 30
Gure seme-alaben esfortzu gaitasuna indartuz Seme-alaben ahalegin-gaitasuna, autonomia eta iraunkortasuna garatzen laguntzeko estrategiak landuko dira.
Urriak 28
Arnasten duen familia: osasun mentala etxean Familian oreka emozionala nola zaindu landuko da, erruan, akiduran edo gehiegizko exijentziaren tranpan
erori gabe.
Azaroak 11
Pantailen erabilera: nola sustatu erabilera arduratsua Eguneroko denbora digitala orekatzeko estrategiak eta tresna praktikoak eskainiko dira.
Azaroak 25
Arauak eta mugak: ez agintaritza ez lankidea Mugak nola ezarri, negoziatu daitezkeen alderdiak nola adostu eta ezezkoari nola eutsi landuko da.
Abenduak 16
Botiloia baino haratago: kontsumoak eta jokabide arriskutsuak prebenitzea Nerabeek alkohola, vapeadoreak edo cannabisa gero eta lehenago zergatik probatzen dituzten aztertuko da, baita prebentziorako estrategia eraginkorrak ere. Halaber, familien artean gatazka gehien sortzen dituzten gaiak landuko dira: ordutegiak, lagun-taldeak eta gaueko aisialdia.
Izena ematea
Interesa duten pertsonek honako esteka honetan eman dezakete izena:
https://m.zuin.net/gurasoentxokoa
Laudioko Udalak familiei programa honetan parte hartzera animatu die, seme-alaben heziketa eta ongizaterako lagungarriak izango diren baliabide praktikoak eskuratzeko aukera paregabea baita.