Zabalik dago Udal Ludotekan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Zerbitzua urriaren 1ean hasiko da, Kultur Etxean, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:45era, eta ostiraletan 17:30etik 19:30era.

Datorren urriaren 1ean, osteguna, udal ludotekak ateak irekiko ditu berriro, baina oraingoan kultur etxean irekiko ditu, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:45era eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara. Jaiegunetan, zubietan eta oporraldietan, ludoteka itxita egongo da, eskola-egutegiaren arabera.

Zerbitzua 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat da (2023-2016), eta 4 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute. Izena emateko epea gaur, irailak 7, irekiko da, irailaren 23ra arte, asteazkena. Eskaerak KULTUR ETXEAN aurkeztu beharko dira.

Izen-emateak ikasturteko lehen hiruhilekorako izango dira (2026ko urria-azaroa eta abendua).

Eskainitako plaza-kopurua gaindituz gero (12 guztira), zozketa egingo da hilaren 24an, eta Laudion erroldatutakoek izango dute esleipen-lehentasuna. Onartuen behin-behineko zerrendak hilaren 25ean argitaratuko dira. Ordainketa hilaren 25, 26, 27 eta 28an egingo da, eta dagokion egiaztagiria kultur etxean entregatu beharko da egun horietan bertan (irailaren 25etik 28ra).

Prezioak
• Hileko kuota: 5,46 €
• Hiruhileko kuota (urria-abendua): 13,14 €

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide