Izen bat, mila ideia, zein izango da Laudioko Antzokiaren izena?

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Laudioko kulturaren iparrorratzak norabide berria markatzen du.

Herria, gero eta gertuago dago antzoki bat izatetik: kulturaz, sormenaz eta topaketez beteko den espazioa. Eszenatoki bat sortzaile, artista eta eragileentzat; eta, batez ere, laudioarrek bizitzaz beteko duten espazioa.

Orain, ordea, pauso berezi bat falta da: izena jartzea.

Eta Udalak argi du: halako espazio batek herriaren izena eta izaera ere islatu behar ditu. Horregatik, herriak berak aukeratutako izena izatea nahi du.

Horretarako, ideia-zaparrada abiarazi du Udalak, eta herritarren proposamen guztiak jaso nahi ditu. Izenak Laudioko historiarekin, kulturarekin edo izaerarekin lotura izan dezake. Edo, besterik gabe, norbaiti burura datorkion ideia berezi hori izan daiteke.

Ez dago ideia txikirik. Ez dago proposamen ausartegirik.

Izen bat bilatzen da, baina milaka ideia behar dira.

Zein izen proposatuko luke Laudiok bere antzoki berriarentzat?

Ekarpenak egiteko unea da. Antzokiari identitatea emateko unea da.

Helbide honetan aurkeztu ahal dituzu zure ideiak.

https://laudio.eus/m/antzoki

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide