Nahiz eta antzerkiaren beraren balio eta trebeziak oso txalogarriak izan, ekimen honen helburu nagusia izango da euskara eramatea eskolaz kanpoko esparruetara, bere erabilera areagotzen saiatzeko. Horregatik euskara izango da une oro umeekin erabiliko den hizkuntza.
30 saio izango dira ikasturtean, urriaren 9an hasita eta 2027ko ekainean amaituta, beti ostiral arratsaldeetan, 17:30-19:30 ordutegian.
Saioak Bilboko “Kurkuluxetan” elkartearen bidez eskainiko dira.
NORENTZAT
2012. edo ondorengo urteetan jaiotako ume eta nerabeentzat.
Izen-emateak, irailaren 15etik 30era bitartean egingo dira, biak barne.
Ikasle kopurua taldean: gutxienez 8 ume.
Ikasturte osoko prezioa: 35 € (Laudiotik kanpokorik balego, 37 €).
IZENA EMATEKO
Udaletxera etorrita. 3. solairuan. 08:00-14:00.
Mezu elektroniko bat bidalita euskara@laudio.eus helbidera, datu hauekin:
- Umearen izen-abizenak
- Jaiotze data
- Kontakturako telefonoa
Irailaren 15etik 30era bitartean, biak barne.